XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etzi Iturriotzen Erasun eta Irazusta.

Atzerapenik ez bada esan dugu eta ongi esanda dagoela uste dugu.

Izan ere, azken bolada honetan gauza asko entzuten ari gara sega desafio hau dela eta ez dela.

Baina gauza bat dago garbi, jendeak joku hau ikusteko gogo bizia duela.

Zalantzarik gabe, azken urte hauetan egin den desafiorik haundiena eta gogorrena oraingoa izango da.

Azken berriak dira, igandean jokatuko dela.

Guk geure zalantzak ditugu.

Hobe ikusteko aukera izango bagendu.

Erasun eta Irazusta bi segalari zein baino zein hohaindiagoak neurtuko dira Aiako Iturriotzen.

Ordua hamar t`erdietan dela esan dute.

Hamaikak bueltan izango dela esaten badugu parean joko dugulakoan gaude.

Erasunek oso ongi prestatuta dagoela azaldu digu.

Irasuzta ere ahaleginak egin gabe ez da egongo.

Bi miloi daude tartean.

Gainera, sarreran jasotzen dena ere irabazlearentzat izanen da.

Diru asko, askotxo ala moduz zelairatzeko.

Faboritoa jendearen ahotan Erasun.

Sorpresa emateko gai dena berriz Irazusta.

Ikuskizun ederra daztatzeko baldintza bakarra eguraldi ona egitea da.

Bigarren mailako aizkolariak Bizkaiko Loiun jokatuko da Bigarren mailako aizkolarien Euskadiko txapelketa.

Gaur bukatzen da izena emateko epea.

Aizkolari asko badira parte hartu nahi dutenak bi egunetan izango dira ekitaldiak.

Asko badira, etzi egingo da lehen kanporaketa eta 25ean finala.

Baina guzti honetaz ez dugu ezer garbirik esateko aukerarik.

Esan bezela gaur arratsaldeko zortziretan agortzen da epea izena emateko.

Datorren astean zerbait berri zehatzagoa emateko gai izango gara.

Basaurin urrian Gaurkoan berria aipatu besterik ez dugu egingo.

Ondorengo egunetan izango dugu aukera zabalago eskeintzeko.

Gaurkoan esan dezagun hamairu bikotek parte hartuko dutela.

Tartean, Mendizabal, Mindegia, Arrospide, Olasagasti, Larretxea eta abar luze bat izango da txapelketa berri honetan parte hartuko dutenak.